Yoga - Meditazioa - Mindfulness

Yoga - Meditazioa - Mindfulness

Yogak eta meditazioak gelditzeko, presente egoteko, geure burua ezagutzeko eta gure benetako niarekin berriro konektatzeko behar ditugun tresnak ematen dizkigute, gure gogoak eta emozioak baretuz, gure gorputz fisikoari elastikotasuna, malgutasuna eta indarra emanez, eta, azken finean, gure bizitzei zentzua, oreka eta ongizate handiagoa ekarriz………

SOINUAren eta bibrazio biziaren bidez, erlaxazio unea aprobetxatzen dugu bakea indartzeko eta gorputz fisiko eta sotilak naturaren, bizitzaren maiztasunarekin harmonizatzeko.

Gure Hatha Yoga saioak adin eta gaitasun guztietako pertsonentzat dira. Doako klase bat probatu dezakezu inolako konpromisorik gabe eta bere onurak zeuk esperimentatu.

Klaseak Bizi Soinu zentroan (Irun), Arantzan eta Dasya zentroan (Lesaka).