Bizi Soinu - Barne Garapena eta Ongizatea

Ordutegiak (Klikatu gainean pdf-a irekitzeko)

C/ Lope de Irigoyen 23 entreplanta 1
20301 Irun (Gipuzkoa)

Niri buruz

Nire izena Marina Pintos Martikorena da. Bizi Soinu Zentruaren sorrera nire buruaren ezagutza eta garapen pertsonal luze baten ondoren dator.

Piano ikasketak izan ziren nire lehenengo ezagutzak eta 1990erako hasia nintzen yoga eta meditazioa praktikatzen. Betidanik interesatu zait hazkunde pertsonala eta urteetan zehar hainbat diziplinatan sakondu dut, nire burua ezagutzen eta nor naizen gogoratzen lagundu didatenak. Pianoaren munduan ibilbide garrantzitsu bat egin ondoren alde batera uzten joan naiz interpretazio pianistikoa eta pedagogia musikala. Eta soinua integratu egin dut nire teknika terapeutikoetan.

Bizi Soinu nire esperientzia eta nire ikasketak partekatzeko espazio bat da. Bertan biltzen dira autoezagutza, pertsonaren garapena eta oreka emozionala lore esentzia eta EFT teknikaz baliatuz, soinua, transmisio energetikoa, yoga, meditazioa eta ongizatea.

Proposamen ugariren bitartez zure benetazko esentzia ezagutzeko aukera eskaintzen dizut bizitza konexio honetatik bizi ahal dezazun, autoezagutzarekin, onarpenarekin, arduraz eta askatasunez.  

...............................................................................

Nire inguruko berriak:

Zura -eitb.eus- (4:22 minututik aurrera)

Euskadi Irratia (25 minututik aurrera)

BAIPASA (2020/02/06): Elkarrizketa 12. minututik aurrera.


Emozioak ukatu egiten ditugu (ikusi berria, Berrian egunkarian)

Marina Pintos pianojole eta yoga eta meditazio irakaslearen musika lasaigarria (ikusi berria)

Zirraragarria den soinuaren alderdi bat deskubritu dut (ikusi berria egunkarian)

Kontzentrazioa lantzeko ariketak eta musika euskaraz "ORAIN" nire diskarekin (ikusi berria eitb-en)

Barne Garapena eta Ongizatea

Garapen pertsonala

Hazkunde ala garapen pertsonala nor beraren ezagutza eta ulermen lan bat da gure buruaren kudeaketa ahalbidetzen duena maila emozional, mental eta jarrerakoan. Pertsonak eduki ditzakeen zailtasunak lantzea errazten du bizitzako edozein alorretan: arazo pertsonalak, harreman zailak, blokeo emozionalak, aurrera egiteko zailtasunak, etab.

Saio bakoitzean egokitu egiten dira baliabideak pertsonaren beharretara eta egoerara, hala nola entzute aktiboa, eneagrama, meditazioa, bisualizazio eta fantasia zuzenduak, bioenergetika, EFT askatze emozionalerako teknika, etab.

Hitzordua eska ezazu aurrez aurreko saio baterako eta, ezin bazina zentrora hurbildu, Skype bidezko saio bat edukiko genuke. 

Bach Loreak

Bach loreak esentzia natural sorta bat dira egoera emozional negatibo bat orekatzen laguntzen dutenak, esaterako beldurrak, bakardadea, desesperazioa, estresa, depresioa, obsesioak, antsietatea, konfiantza falta, etb.

Bach doktorea ikertzaile handia izan zen, medikua eta homeopataz gain. 1926 eta 1934 urteen artean ikerketak egin zituen bere jaioterria zen Galeseko basaloreekin (Bretainia Handia), 38 erremedio natural topatu zituelarik, bakoitza hainbat propietate sendagarrirekin arazo emozional ezberdinentzat.

Lore horiei esker emozioak bideratu eta orekatu daitezke bizitzako momentu zailetan.

Soinu Masajea

Har ezazu relax momentu bat zure burua soinuen esku utziz. Bildu egingo zaituzte, lasaitu egingo zara eta armonia batera eramango zaituzte. Soinuak zure energia sisteman sartuz energia desblokeatu egingo da eta, horren ondorioz, zure gorutz fisikoa, mentala eta emozionala “afinatu” egingo dira. Pentsamenduak isildu egingo dira, zure benetazko izatearekin konektatu ahalko duzu eta bertatik datorren bakea dastatuko duzu.

Esperientzia paregabe bat!

Soinu masajearen onurak:

  • Erlajazio egoera sakonak sortzen ditu.
  • Minak eta deserosotasun fisikoak murrizten ditu.
  • Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu.
  • Emozioak lasaitzen ditu.
  • Txakrak eta energia sistema garbitzen ditu.
  • Ongizatea hobetzen du modu orokorrean.

Reiki. Teknika Energetikoak

Reikia, Birkonexio Sanazioa eta Radiestesia Integratzailea teknika energetikoak dira. Haien bitartez gure baitako zein inguruko energiak jasotzen dira jarraian zuzentzeko eta orekatzeko.

Hainbat arrazoirengatik gure zenbait energia blokeaturik gelditzen dira (estresa, bizitza sedentarioa, elikadura desegokia, emozioen blokeoak, …) eta ez dira iristen beharko luketen tokietara, osasun falta sortuz baita Bizitzarekiko deskonexio sentsazioa ere.

Teknika energetikoei esker estresa jaistea lor daiteke eta inguratzen gaituen energiekin birkonektatzea, ongizate fisiko, emozional, mental eta espirituala erraztuz.

Terapia Regresiboa

Regresioa bizipen prozesu sakon bat da. Bere bitartez pertsona bat irits daiteke hazteko eta sendatzeko behar dituen informazioetara. Gerta daiteke blokeo emozionalak egotea iraganean bizitako esperientziei lotuak: haurtzarokoak, jaiotze unekoak, utero bizitzakoak ala aurreko bizitzetakoak. Regresioaren bitartez blokeo horiek askatu eta sendatu egiten dira.

Pertsonak gai gara regresioan espontaneoki sartzeko hipnosiaren beharrik gabe gure emozioekin, sintomekin eta sentsazioekin konexioa eginez.

Hona hemen terapia honen bitartez hobetu litezkeen alderdiak: egoera emozional negatiboak, depresioak, harreman zailak, fobiak, traumak, gaixotasun fisikoak, zefalea kronikoak, paniko krisiak, autoestima arazoak, beldurrak, intseguritateak, sexu arazoak, adikzioak, heriotzari beldurra, pertsona maitatuen heriotzak sorturiko dolua eta sufrimendua, …

Yoga-Meditazioa eta Soinua

Yogak eta meditazioak tresna egokiak ematen dizkigute gelditzeko, presente egoteko, gure burua ezagutzeko eta gure benetazko izaerarekin birkonektatzeko. Hori guztia burua eta emozioak baretuz, gorputzaren elastikotasuna eta indarra igoz eta, azken finean, gure bizitzari zentzu, oreka eta ongizate handiagoa emanez.

SOINUAaren eta zuzeneko bibrazioaren bitartez erlaxazio unea aprobetxatzen dugu bakea areagotzeko eta gure gorputza eta gorputz sotilak armonizatzeko naturaren eta bizitzaren frekuentziarekin.

Gure Hatha Yoga saioak edozein adineko eta baldintzako pertsonentzat dira egokiak. Doaneko saio bat proba dezakezu inolako konpromezurik gabe, bere onurak zuk zeuk zuzenean frogatzeko.

Instalakuntzak

Formakuntza

Formakuntza hau, haurrekin naiz helduekin kontzentrazioa, erlaxazioa eta behin betiko harreta landu nahi dutenen irakasle eta hezitzaileei zuzenduta dago.

AURKEZPENA

Irakasle edo hezitzaile izatea ez da lan erraza, berezkoa duen lanaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude.

Guzti honek irakasleen osasunean eragin dezake, estresak sistema inmunologikoa makaltzen baitu gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua areagotuz (urduritasuna, lo egieko arazoak, min muskularrak, kontzentrazio falta, tristura, depresioa, etab).

Yogako hainbat teknikek eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte. Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez, beraien kontzentrazioa handitu egiten da, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.

HELBURUAK

  • Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu, indartu, energia harmonikoki mugitu, adimena lasaitu eta kontzentratzen ikasi.
  • Arnasketak, nerbio sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen ikasi.
  • Adimena lasaitu eta kontzentratzeko teknikak ikasi, hauek ikasleekin landu ahal izateko.
  • Erlajazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi.

IRAUPENA

12-15 ordu, 2-3 orduko saioetan banatuta.

IRAKASLEA

Marina Pintos Martikorena.

Pianoan lizentziatua, piano interpretazioan masterra Arizonako unibertsitatean, yogako irakasle formakuntza Zestoako Sanatana Dharma eskolan, barne garapenean orientatzailea, emozio-energia terapeuta, soinu terapeuta.

Pianoa eta yoga irakatsi eta terapia lanetan aritzeaz gain, azken urteetan hezkuntza elkarteei egokitutako formakuntza tailerrak zuzentzen ditut.

Argitaratutako “ORAIN” CDan, nire musikarekin batera, eskolan eta etxean kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak grabatu ditut, haurrentzat zein helduentzat aproposak. 

Zure iritzia garrantzitsua da