Bizi Soinu - Barne Garapena eta Ongizatea

Ordutegiak
C/ Lope de Irigoyen 23 entreplanta 1
20301 Irun (Gipuzkoa)

Niri buruz

Nire izena Marina Pintos Martikorena da. Bizi Soinu Zentruaren sorrera nire buruaren ezagutza eta garapen pertsonal luze baten ondoren dator.

Piano ikasketak izan ziren nire lehenengo ezagutzak eta 1990erako hasia nintzen yoga eta meditazioa praktikatzen. Betidanik interesatu zait hazkunde pertsonala eta urteetan zehar hainbat diziplinatan sakondu dut, nire burua ezagutzen eta nor naizen gogoratzen lagundu didatenak. Pianoaren munduan ibilbide garrantzitsu bat egin ondoren alde batera uzten joan naiz interpretazio pianistikoa eta pedagogia musikala. Eta soinua integratu egin dut nire teknika terapeutikoetan.

Bizi Soinu nire esperientzia eta nire ikasketak partekatzeko espazio bat da. Bertan biltzen dira autoezagutza, pertsonaren garapena eta oreka emozionala lore esentzia eta EFT teknikaz baliatuz, soinua, transmisio energetikoa, yoga, meditazioa eta ongizatea.

Proposamen ugariren bitartez zure benetazko esentzia ezagutzeko aukera eskaintzen dizut bizitza konexio honetatik bizi ahal dezazun, autoezagutzarekin, onarpenarekin, arduraz eta askatasunez.  

Diario Vasco: He ido descubriendo una faceta del sonido que es apasionante

eitb Euskadi Irratia: Kontzentrazioa lantzeko ariketak eta musika euskaraz

eitb Euskadi Irratia: Marina Pintos pianojole eta yoga eta meditazio irakaslearen musika lasaigarria

Hik Hasi aldizkaria - Iragarkia

Hik Hasi aldizkaria - artikulua

HITZA - Gure arima, gorputza eta adimena, den-dena, da soinua

Hurrengo ekitaldiak

2024
04/20
AHOTSA TAILERRA ETA KONTZERTU MEDITATIBOA
2024-04-20 / 2024-04-20

AHOTSA TAILERRA ETA KONTZERTU MEDITATIBOA

Sortu zure ahotsarekin Pake bibrazioak eta sentitu gorputza eta mentea oreka egoeran.


Hasiera ordua: 17:00 -tan
Amaitzeko ordua: 19:00 -tan
Gehiago irakurri
2024
07/11
MEDITAZIO, YOGA, SOINU ERRETIROA...ETA SUKALDARITZA BEGETARIANOKO TAILERRAK
2024-07-11 / 2024-07-14

MEDITAZIO, YOGA, SOINU ERRETIROA...ETA SUKALDARITZA BEGETARIANOKO TAILERRAK

Aurten uztailako erretiroan berrikuntza bat izango dugu: Meditazioa eta soinuaren lanketa egiteaz gain, sukaldaritza bejetarianoko tailerrak izango ditugu.

Gehiago irakurri

Barne Garapena eta Ongizatea

Garapen pertsonala

Hazkunde ala garapen pertsonala nor beraren ezagutza eta ulermen lan bat da gure buruaren kudeaketa ahalbidetzen duena maila emozional, mental eta jarrerakoan. Pertsonak eduki ditzakeen zailtasunak lantzea errazten du bizitzako edozein alorretan: arazo pertsonalak, harreman zailak, blokeo emozionalak, aurrera egiteko zailtasunak, etab.

Saio bakoitzean egokitu egiten dira baliabideak pertsonaren beharretara eta egoerara, hala nola entzute aktiboa, eneagrama, meditazioa, bisualizazio eta fantasia zuzenduak, bioenergetika, EFT askatze emozionalerako teknika, etab.

Hitzordua eska ezazu aurrez aurreko saio baterako eta, ezin bazina zentrora hurbildu, Skype bidezko saio bat edukiko genuke. 

Bach Loreak

Bach loreak esentzia natural sorta bat dira egoera emozional negatibo bat orekatzen laguntzen dutenak, esaterako beldurrak, bakardadea, desesperazioa, estresa, depresioa, obsesioak, antsietatea, konfiantza falta, etb.

Bach doktorea ikertzaile handia izan zen, medikua eta homeopataz gain. 1926 eta 1934 urteen artean ikerketak egin zituen bere jaioterria zen Galeseko basaloreekin (Bretainia Handia), 38 erremedio natural topatu zituelarik, bakoitza hainbat propietate sendagarrirekin arazo emozional ezberdinentzat.

Lore horiei esker emozioak bideratu eta orekatu daitezke bizitzako momentu zailetan.

Soinu Masajea

Har ezazu relax momentu bat zure burua soinuen esku utziz. Bildu egingo zaituzte, lasaitu egingo zara eta armonia batera eramango zaituzte. Soinuak zure energia sisteman sartuz energia desblokeatu egingo da eta, horren ondorioz, zure gorutz fisikoa, mentala eta emozionala “afinatu” egingo dira. Pentsamenduak isildu egingo dira, zure benetazko izatearekin konektatu ahalko duzu eta bertatik datorren bakea dastatuko duzu.

Esperientzia paregabe bat!

Soinu masajearen onurak:

  • Erlajazio egoera sakonak sortzen ditu.
  • Minak eta deserosotasun fisikoak murrizten ditu.
  • Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu.
  • Emozioak lasaitzen ditu.
  • Txakrak eta energia sistema garbitzen ditu.
  • Ongizatea hobetzen du modu orokorrean.

Reiki. Teknika Energetikoak

Reikia, Birkonexio Sanazioa eta Radiestesia Integratzailea teknika energetikoak dira. Haien bitartez gure baitako zein inguruko energiak jasotzen dira jarraian zuzentzeko eta orekatzeko.

Hainbat arrazoirengatik gure zenbait energia blokeaturik gelditzen dira (estresa, bizitza sedentarioa, elikadura desegokia, emozioen blokeoak, …) eta ez dira iristen beharko luketen tokietara, osasun falta sortuz baita Bizitzarekiko deskonexio sentsazioa ere.

Teknika energetikoei esker estresa jaistea lor daiteke eta inguratzen gaituen energiekin birkonektatzea, ongizate fisiko, emozional, mental eta espirituala erraztuz.

Terapia Regresiboa

Regresioa bizipen prozesu sakon bat da. Bere bitartez pertsona bat irits daiteke hazteko eta sendatzeko behar dituen informazioetara. Gerta daiteke blokeo emozionalak egotea iraganean bizitako esperientziei lotuak: haurtzarokoak, jaiotze unekoak, utero bizitzakoak ala aurreko bizitzetakoak. Regresioaren bitartez blokeo horiek askatu eta sendatu egiten dira.

Pertsonak gai gara regresioan espontaneoki sartzeko hipnosiaren beharrik gabe gure emozioekin, sintomekin eta sentsazioekin konexioa eginez.

Hona hemen terapia honen bitartez hobetu litezkeen alderdiak: egoera emozional negatiboak, depresioak, harreman zailak, fobiak, traumak, gaixotasun fisikoak, zefalea kronikoak, paniko krisiak, autoestima arazoak, beldurrak, intseguritateak, sexu arazoak, adikzioak, heriotzari beldurra, pertsona maitatuen heriotzak sorturiko dolua eta sufrimendua, …

Yoga-Meditazioa eta Soinua

Yogak eta meditazioak tresna egokiak ematen dizkigute gelditzeko, presente egoteko, gure burua ezagutzeko eta gure benetazko izaerarekin birkonektatzeko. Hori guztia burua eta emozioak baretuz, gorputzaren elastikotasuna eta indarra igoz eta, azken finean, gure bizitzari zentzu, oreka eta ongizate handiagoa emanez.

SOINUAaren eta zuzeneko bibrazioaren bitartez erlaxazio unea aprobetxatzen dugu bakea areagotzeko eta gure gorputza eta gorputz sotilak armonizatzeko naturaren eta bizitzaren frekuentziarekin.

Gure Hatha Yoga saioak edozein adineko eta baldintzako pertsonentzat dira egokiak. Doaneko saio bat proba dezakezu inolako konpromezurik gabe, bere onurak zuk zeuk zuzenean frogatzeko.

Instalakuntzak

Soinuterapia sarean

SOINUTERAPIA SAIOA SAREAN

Konturatzen zera zer punturaino garen gure emozio eta pentsamenduen morroiak? Estresa, antsietatea, haserrea, frustrazioa edo tristurak askotan sufrimendu egoera sakonetara bideratzen gaituzte, era egokian kudeatzen jakin gabe.

Blokeoak  sortu eta bizitzan era orekatuan egoten uzten ez zaituzten patroi ezkorrak errepikatzen dituzu?

Bizitza lasaiago, presenteago eta osoago bizi nahi ba duzu, nik lagundu zaitzaket.

Zure burua ezagutu eta askatze prozesuan, tresna desberdinen bitartez laguntzea proposatzen dizut: Behin betiko arreta, Eneagrama, Emozioen Askatzea, eta oinarri bezala, Soinua.

Bai, bai...soinua!

Nire ahotsa eta instrumentu bereziekin sortutako soinuek estresa eta antsietatea askatzen lagunduko dizute, zure zentroarekin konektatu, bibrazio frekuentziak igo eta ongizate egoera areagotuko dute.

Saioak egiteko bi aukera daude: Irungo BiziSoinu zentroan presentzialki, ala sarean, zure etxetik, lasai eta eroso.

Guzti honekin bat egiten ba duzu eta zure bizitza aldatzen hasi nahi ba duzu, hartu hitzordua 634483064 telefonoan edo info@bizisoinu.com emailean.

Askeago izaten eta zure esentziarekin bat geiten gustura lagunduko dizut!


Zure iritzia garrantzitsua da