MEDITAZIO, YOGA, SOINU ETA ONGIZATE ERRETIROA. ELGORRIAGAKO BAINUETXEAN

Oparitu zure buruari ongizate esperientzia hau: Askatu tentsioak eta konektatu zure barne Bakearekin!

2026ko martxoaren 7 eta 8an, Elgorriaga Bainuetxean (Nafarroa) meditazio eta soinu sendatzaile erretiroa errepikatzera goaz...hain gustura egon ginen aurrekoan!!

 Bertan, presentzia eta ongizatea landuko ditugu yoga, meditazioa, termalismoa eta sendatzeko musika erabiliz.

Erretiro hau aukera paregabea da zaratatik deskonektatzeko, tentsioak askatzeko eta zurekin berriz konektatzeko, bake eta natura ingurune batean.

Fecha Inicio
07/03/2026 , 10:00 -tan
Fecha Final
08/03/2026 , 16:00 -tan

ESTRESAREN AURKAKO ETA BERRINDARTZEKO ERRETIROA 

OPARITU ZURE BURUARI  ENERGIA HARMONIZATZEKO ETA DESKANTSATZEKO ASTEBURU HAU.

Oraingoan  ere Elgorriagako (Nafarroa) bainuetxera joango gara, bertako ur sendagarrietan murgilduko gera eta PRESENTZIA egoeran sakonduko dugu meditazioa, yoga suabea, ahots sendatzailea, naturarekiko kontaktua eta soinu harmonizatzailearen bidez.

Martxoaren 7ean, larunbata, hasiko gara, 10:00etan, eta martxoaren 8an, igandea, amaituko dugu, bazkalostean.

Prezioan sartzen dira:

- Gau 1 Hotel-Bainuetxean.

- Otorduak hoteleko jatetxean, buffet estiloan, larunbateko bazkaritik igandeko bazkarira arte.

- Meditazio. yoga eta ahots sendatzaile tailerrak.

- Ibilaldi kontzientea naturan. (eguraldiaren arabera)

- Kontzertu meditatiboa edo soinu-bainua.

- 60 minutuko ibilbide termala.

PREZIOA PERTSONAKO:

- Logela bikoitzean: 275 €

- Banakako gelan: 300 €


ELGORRIAGAKO BAINUETXEA

Elgorriaga herrian dago (Nafarroa), Iruñetik 50 km-ra.

Ezkurra ibaiaren ondoan dagoen bailara berde batean dago, mendi inguru zoragarri batean.

Iturburu horren propietate sendagarriak dituzten urek 333 gramoko eta 304 gramo kloruroko gatz kontzentrazioa dute litroko; munduko mineralizazio handieneko iturburuetako bat da, Itsaso Hilaren gazitasunaren antzekoa.

Gorputzean dituen ondorioak:

• Efektu antiinflamatorioa eta lasaigarria.

• Artikulazio-kartilagoa birsortzen eta mugitzen laguntzen dute.

• Erlaxazio- eta ongizate-egoera sakona.

• Goiko bideen baskularizazioa, irrigazioa eta larruazalaren birsorkuntza hobetzen dute.

Erabilera terapeutikoak:

• Gainesfortzuak berreskuratzea eta prest jartzea.

• Sistema neurodegeneratiboa. Estresa, astenia eta depresioa.

• Arnas aparatua. Katarroak, sinusitisa...

• Aparatu osteoartikularra, erreumatismoak, traumatismoen ondorioak.

• Larruazala. ekzemak, psoriasia, erreduren ondorioak, etab.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK:

info@bizisoinu.com

MARINA: 634483064 (WhatsApp)

Zure iritzia garrantzitsua da