Ikasturteko azkeneko Ahots Tailerra eta Kontzertu Meditatiboa!
Garai nahasi hauetan, ez dago ezer hoberik zure barnealdearekin konektatzea eta BAKE frekuentziak sortzea baino.
Dena da soinua eta bibrazioa Unibertsoan, eta Lege Unibertsalek esaten digute kanpoan dena barruan dagoela. Horregatik, kanpoaldeko bibrazioa aldatu nahi baduzu, barnealdekoa aldatu behar da. Bakea nahi duzu munduan? Bake-bibrazioak sortu eta emititu zure barruan eta zure inguruan.
Tailer honetan bibrazio hauek emitituko dituzu zuretzat eta ingurukoentzat BAKEA sortzeko.
Inoiz sentitu al zara ahots desberdinekin goxatua eta besarkatuta? Oso esperientzia berezia eta harmonizatzailea da... ez ezazu galdu!
AHOTSA tailerrean ahotsaren igorpen naturala praktikatuko dugu, norberaren bibrazioaz konturatzea, ahotsaren bibrazioaren efektua gorputzeko hainbat ataletan, presentzia eta nola soinuak osasunerako eta ongizaterako guztiz beharrezkoa den isiltasun mentalean murgiltzen gaituen.
KONTZERTUAN, fintasunez eta kontzientziaz igorritako soinu guztietaz inguratuko gera, eta, soinu-bainu batean bezala, Tibeteko Ontzien, Kuartzoko Ontzien, Koshien, Gongsen, Monokordearen, Danborren eta Marinaren ahotsaren bibrazioetan murgilduko gera, bertaratutakoen arimak laztanduz.
Esperientzia harmonizatzailea, lasaigarria eta sendagarria, gure esentziarekin eta Bizitzaren funtsezko bibrazioarekin lotzen gaituena.